Entrenamenduaren 10 printzipioak:

Printzipio hauei jarraituz eta errespetatuz, entrenamenduaren prozesua hobeto egingo dugu, hau da, hobeto entrenatuko dugu eta lortu nahi ditugun helburuak azkarrago lortuko ditugu.

Resultado de imagen de objetivos marcados

1. Entrenamenduan parte-hartze aktiboa eta kontzientea izatearen printzipioa.

  Kirolaria da entrenamendu guztiaren erdigunea. Entrenatzailearen eta kirolariaren arteko komunikazioa estua izan behar da, eta programazioa bien artean egin behar dute. Honekin esan nahi dut, kirolariak jarduera edo ariketa guztien zergatia jakin behar du, egiten duen lanaz jakitun izateko.

Beste Arrazoi batzuk:

  • Bien artean edo taldeko kideekin helburuak argi zehaztea.
  • Entrenamendu eta txapelketari buruzko informazioa trukatzea eta planifikazio argia egitea.
  • Entrenamendu eta txapelketako emaitzak ezagutzea. Kirolariak bere lorpen mailak ezagutu eta behin eta berriz, lortu nahi denaren eta lortutakoaren erreferentziak izan behar ditu.

Resultado de imagen de deportista y entrenadores famosos

2. Aldeaniztasun eta espezifitatearen printzipioak.

Edozein lan espezifiko egin aurretik, oinarri sendo bat behar dugu. Aurretik lan orokorragoak egin behar ditugu, geroago lan espezifikoetara joateko. Normala denez, gure gorputzak denbora behar du aldaketa horiei egokitzeko. Baina prosezu hori azkartzen saiatzen bagara, porrot egingo dugu, eta beste ezaugarri batzuk ez ditugu garatuko. Gure gorputza proportzionala izateko, ( indarra, malgutasuna, erresistentzia, abiadura… landu behar da).

Resultado de imagen de piramide de mas comun a mas especifico deporteResultado de imagen de piramide de mas comun a mas especifico deporte

3. Indibidualtasunaren printzipioa.

 Entrenamendu edo estimulu berdinaren aurrean, pertsona bakoitza emaitza desberdina emango du. Adibidez, arrazoi hauengatik, elikadura, nekea, atsedena, entrenatzeko gaitasuna , motibazioa, errekuperatzeko gaitasuna… Horregatik pertsona bakoitzari entrenamendu pertsonal bat jarri behar zaio, beraren ezaugarrietara eta beharretara egokituz. Adibidea: Schelck Anaiak

Resultado de imagen de hermanos schleck

4. Barietatearen printzipioa:

  Zenbat eta mugitzeko esperientzia ezberdin gehiago bizi, orduan eta mugimendu aberatsagoak izango ditugu. Entrenamenduak aspergarriak direnean, demagun, ariketa berdina behin eta berriz errepikatuta, gorputza estimulu horretara ohitu egiten da eta ez du eraginik eta hobekuntzarik izango. Estimulu desberdinak entrenamendua hobetu dezakete. Adibidez: Mireia Belmonte esqui alpinoa egiten du.

Resultado de imagen de mireia belmonte esqui alpino

5. Lan jarraiaren printzipioa:

Entrenamendua prosezu bat da, eta entrenamenduan konstantzia oso garrantzitsua da. Saio batzuk ez dute egokitzapen egonkorrik sortzen, baina hobetzeko lan jarraia behar da. Entrenatzaileak plangintza orokor bat antolatzen badu, asteroko lan jarraian sinetsiko dugu.

Resultado de imagen de constancia en el deporte

6. Pausoz-pauso esfotzuak handitzearen printzipioa.

  Entrenamenduak egiteko garaian intentsitatearen edo zailtasun maila progresiboki igotzen joan behar da. Bestela, lan kargak ez dira ondo asimilatzen, eta honen ondorioz, lesionatzeko arriskua dago, forma fisikoa galduz. 

Resultado de imagen de esfuerzo en el deporte

7. Gainkargaren printzipioa:

Hobekuntzak lortzeko gorputzari sartzen dizkiogun estimuluak gutxiengo karga behar dute gorputzarengan eragina izateko. Geroago magnitude handiagoak sartu behar ditugu. Nolabaiteko nekerik sortzen ez duten ariketak, ez dute eraginik izango.

Resultado de imagen de sobrecarga

8.- Transferentziaren printzipioa.

  Edozein ariketa egiten dugunean, gorputzean eragina dauka eta gure helburua kirolarekiko eragina izango da. Eragile motor  zehatz bat lantzeko beste mugimendu edo ezaugarrien garapenean eragin zuzena izan ditzateke. Helburua: transferentzia positiboa bilatzea.

  Horrela, hiru eragin edo transferentzia mota bereiz daitezke: positiboa, negatiboa eta neutroa. Adibidez:

     Eragin positiboa: jauzianitzak egitea, korrikako abiadura hobetzeko. Besteen garapena laguntzen duenean.

     Eragin neutroa: indarra lantzerakoan, oreka ariketak egiteak ez du inolako eraginik. Oztopatzen duenean

     Eragin negatiboa: abiadura hobetzeko asmoa dugunean, erresistentzia lana egitea. Eraginik ez duenak.

Resultado de imagen de transferencia positiva

9.Alderantzizko akzioaren printzipioa:

  Entrenamenduak uztean, denbora labur batean egokitzapenak galtzen dira, entrenamendu eta saioa askotan irabazitakoak. Laburki, irabazteko denbora behar da baina, galtzeko bi aldiz errazago galtzen da.


Resultado de imagen de futbolistas despues de retirarse

10. Superkonpentsazioaren printzipioa:

Esfortzuaren ondoren, gorputzak oreka egoerara bueltatzeko erreakzionatzen du, baina egokitzapen horiei esker, hasierakoa baina maila handiago batetara iritsiko gara.

Horri aurre egiteko atsedena eta elikadura egoki bat behar dugu.Entrenamendua, lana eta atsedena integratzen duen prozesua da. Lan asko egin eta atseden gutxi egiten duenak, gain entrenamenduetan eta lesioetan erortzeko arrisku handia dauka.

Hala ere, estimulu batzuk denbora luze batean mantentzen baditugu, lan-karga hori pilatuz joango da ondorengo superkonpentsatzioa handituz.

 

Resultado de imagen de supercompensación en el deporte

Orain beste bi printzipio jarriko ditugu: Atseden printzipioa eta materialaren printzipioaren erabilpena.

11. Atseden printzipioa:

Entrenatzea bezain garrantzitsua da ondorengo atsedena. Ondo entrenatuz gero, egokitzapen handienak atseden fase honetan ematen dira.

Resultado de imagen de descanso despues del entrenamiento

12. Materialaren erabileraren printzipioa:

Txapelketa egunean ez da komeni ohiko materiala ez dena erabiltzea.

 

Resultado de imagen de material de entrenamiento habitual antes de una carrera

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s